Kultur Errota - Alaiart

Alaiart

Testuingurura egokitzen diren arte mural proiektuak eta sormen lantegiak gauzatzen ditugu. Proiektu artistikoaren disenua burutzeko garaian, tokiko beharrak jaso eta haietara egokitzen gara. Proiektu esanguratsua eta ingurunean ongi errotuta egon dadin. Interesa egongo balitz, prozesuan zehar, herritarren parte hartzea sustatuko dugu.

Burutu ditugun proiektuen artean Zaindu ditzagun gure bazterrak, Putzu Haundira, Erre ezin izan zenituzten sorginen bilobak gara azpimarratu ditzazkegu. Proiektuotan herritarren parte-hartzea eta espazio urbanoaren trasformazioa sustatu zen.

Bestetik, Donostia Kulturak antolatutako 2021eko Altzapain mural topaketan parte hartu genuen Euskal Herriko beste 6 artistekin batera. Bertan Elkar bizi eta hazi murala osatu zen margoa eta mosaikoaren teknikak uztartuz.