
Anne Etchegoyen
Anne Etchegoyen Donapaleuko haur-abesbatzan hasi zen abesten, 8 urte zituela, eta 16 urterekin Baionako kontserbatorioan hasi zen ikasten. Bi urteren ondoren, Bordelekoan jarraitu zuen, non kantu klasikoaren oinarriak ikasi zituen. Egun euskal kantagintza femeninoko erreferentetzat joa, ez-ohiko ahotsa du, eta eztitasun berezi eta garbia badario ere, indarra ere badu.
Sorterri duen eskualdean ezinbesteko artista bilakatu da eta bertako kultura modu Euskal Herriko mugez haratago zabaltzen ari da.
