
APIKA
Kalean zein barruan, jende asko edo gutxirekin, jaietarako, jardun kulturaletan, umeentzat edo familientzat, eskoletan, mendian ala hondartzan baina beti, beti ondo pasatzeko klown antzezlanak.
APIKA
APIKA 2003ko irailean sortu zen, baina 1994. urtetik genbiltzan umeentzako antzerkia eta animazioa egiten. Pedagogia, Arte Ederrak, Antzerkigintza, Klown eta Ahozkotasunean trebatuta gaude. Eskola, kultur etxe, liburutegi, jai, museo eta abarretan egiten dugu lan.
Gure egitasmoetan oso kontutan izaten ditugu hezkuntza helburu eta baloreak, batez ere zehar lerroetan lantzen direnak: ez-lehia, ez-indarkeria, ez-sexismoa, hezkidetza, osasun hezkuntza, tolerantzia edo errespetuaren lanketa, esaterako.
Ipuin kontaketetan ahozkotasuna bera eta antzerkigintza bateratzen ditugu. Metodologia honetan publikoaren interakzioa oso garrantzitsua da; honela saio aktiboak, ludikoak eta parte-hartzaileak sortzen ditugu.
Pertsonaia eta ipuinen bidez, liburuarenganako hurbiltze positiboa lortu nahi dugu, eta aldi berean, lantzen ari garen gaiaren inguruan hausnarketa.
MONDA eta LIRONDA pailazoen ikuskizunak umorean oinarritzen dira, umore zurian, alegia. Antzezlanak aurrera eramateko pailazoek publikoaren laguntza eskatu ohi dute, parte hartzea sustatze aldera. Era honetan harreman berezia sortzen da haur eta pailazoen artean.
Bestelako lanak ere egiten ditugu, bezeroaren beharren neurrira.
