Kultur Errota - Atara Zarata antzerki taldea

Atara Zarata antzerki taldea

Atara Zarata Durangaldeko antzerki talde amateur bat da, 2011n sortua, interes sozialeko gaiak lantzeko. Gazte-talde batek bozgorailu izatea proposatu zuen, taula gainean diskriminazioa, homofobia eta abar salatzeko.

Antzerkiarekiko zuten zaletasunak eta gazteak kezkatu ditzaketen gaiez hitz egin ahal izateko uste sendoak indarrak batu zituzten gazteak antzerkira erakartzeko eta, hartara, arte horren bidez gizarte-desberdintasunak salatzeko. Antzerkia haien hobbie bihurtu da,izan ere, istorioak ulertu eta kontatzeko tresna moduan ulertzen dute.

Taldea, Markel Ganboa, Julene Bernaola, Mariano Estudillo, Miren Erdoiza eta Eneko Sagardoyk sortu zuten; bostek landatu zuten gaur egun Atara Zarata denaren hazia  Desberdinak antzezlanarekin. 10 urteotan Ganboa eta Bernaolak bideari ekin diote eta 8 ekoizpen propio garatu.

Taldetik 45 lagun inguru izan dira (talde teknikoa eta artistikoa), taldeko obrak sortzen dituzten produkzioetan lan eginez.

Ibilbide honetan, ezinbestekoa izan da hainbat eragileren laguntza; halanola, Karrika antzerki Taldea ( Durangoko antzerki talde amateurra), San Agustin kulturgunea,  eta Sorginola gaztetxea.

 

KULTUR PROPOSAMENAK

Desberdinak

Antz. Orokorra