
Barry Barrez
Urte asko daramatza Barry Manleyk Euskal Herrian. 22 urte zituela etorri zen eta euskara bere kabuz ikastea erabaki zuen. Oraindik ere, ikasten jarraitzen duela aitortzen du.
Ingeles irakasle, idazlea eta kazetaria da lanbidez baina euskaraz zerbait egiteko gogoa zuela eta jendaurrean bakarrizketak eskaintzeari ekin zion eta honezkero 10 urte baino gehiago daramatza barre algarak eragiten.
Hainbat komunikabidetan (irrati zein telebista) aritu izan da kolaboratzaile lanetan eta ehundaka emanaldi egin izan ditu Euskal Herri osoan zehar.
