Kultur Errota - Behibi´s teatro antzerkia

Behibi´s teatro antzerkia

Behibi’s konpainia sentimendu sortzaile baten garapen prosezuaren emaitza da; antzerkia egiteko beharrarena, alegia.

Jatorrizko energia batetik abiatuta eta lan eta ahaleginez betetako ikastaldi ezberdinetatik pasa ondoren, 1992 urteaz geroztik,Patricia Franco Heras-en proiektu heldu eta profesionala da.

Pertsona bakarreko ikuskizunak sortzen ditu arte eszenikoetako profesional desberdinen lankidetzari esker: zuzendari, gidoilari, eszenografo, artisau, musikari, tekniko, ekoizle…

Eguneroko egoeren bitartez irudikatzen dituen gaiek kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sortarazi nahi dute. Hori dela eta, zirkuitu profesionaletan, antzerki sare ofizial eta alternatiboetan, nahiz estatu eta nazioarteko jaialdietan aritu eta ezaguna izateaz gain, Euskal Herriko hainbat hezkuntza eta erakunde publikoekin elkarlanean konzientzia kanpainetan egiten du lan.

KULTUR PROPOSAMENAK

Egunen batean

Antz. Txotxongiloak
 

Murren bidaia

Antz. Txotxongiloak