
Elur etxea
Elur Etxea, Andoni Mutiloak sortutako egitura bat da. 20 urtez kazetari eta irakasle moduan lan egin ostean, 2017an eszedentzia bat hartu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sorkuntza proiektuetan buru-belarri lanean dabil.
Elur Etxean bere sormenerako gaitasuna, ezagutza eta esperientzia nahastu ditu eta dagoeneko bi ikuskizun sortu ditu: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022).
Obra hauek idatzi eta zuzendu ez ezik, aktore lanetan ere badabil Andoni.
Horrez gain, bere musika proiekturik berriena ere aurkeztu berri du: Hiruki.
