
EMEME PROIEKTUAK
Bizkaiko Uribe Kostatik jaiotako proiektua da honakoa, Maite Mentxaka Tenak sortua. Arte eta Kultur ikasketa anitzak jaso ostean, bere inguruko sormen zirkuitu ikusgarria miretsi eta hau zabaltzeko apostua egin zuen. Zentzu ezberdinak pizteko eta sormena lantzeko xedez sortzen da honako enpresa, publiko guztiengana hurbiltzeko nahian: sormen tailerrak (elkarteetan, kultur espazioetan, etab.), akta grafikoak (hitzaldietan, jardunaldietan, etab.), diseinu grafikoko lanak (kartelak, rollup, etab.) zein kultur ekintzen diseinuak sortzen dira gure auzoko txapan!
