
Eriz Alberdi
SUSTRAI TEATROA, 2023. urtean jaio zen Eriz Alberdiren eskutik. SUSTRAI TEATROAn, antzerkia egiteko eta bizitzeko modu pertsonala dugu. Gure lema: “GUTXIAGO GEHIAGO DA”
Antzokia objetuz eta eszenografiaz bete ordez, gutxirekin asko egitea da gure erronka. Antzerkia, konpromezuz eta errespetuz egiten dugu. Beti ere, gure estilo propioa landuta.
Gure lehenengo lana, “Munduari itzulia 80 egunetan”, familiari zuzendutako lana da. Eszenan, aktore bat, garbitzeko orga eta garbitzeko erabiltzen diren objetuen manipulazioa.
2024ko udaberrian, gure bigarren lana taularatuko dugu. Oraingo honetan, helduei zuzendua izango den “Denboraren azala”. Eszenan, aktore bat, maleta bat, eta maletan sartzen diren txotxongilo zein objetuak.
