
Esti Curiel
Esti Curiel, aktore eta sortzaile zumaiarra.
Nafarroako Antzerki Eskolan burutu zituen antzerki ikasketak eta ondoren Madrilen MªMar Navarro eta Andrés Hernández-en eskolan osatu zituen, Lecoq teknikan murgilduz. Ikasketak hainbat profesionalekin lanean osatzen jarraitu du, komedia, maskarak eta ikusentzunezkoen arloan batik bat.
Hainbat antzerki talderekin egin du lan; Yarleku, Aran Aran, Carlos III de Madrid unibertsitateko antzerki taldea, Begiradak, Soka! zirko antzerki instrumentala, Proyecto 43-2. Matias Umpierrez-en TeatroSolo Donostia-ren parte izan zen 2015ean. Trapuzaharra kale antzerki taldean 3 denboraldi eta bi ikuskizunetan aritu izan da.
Ikus-entzunezkoan hainbat laburmetraietan egin du lan, baita “Arriya” (Alberto Gorritiberea), “Igelak” (Patxo Telleria), “Handia” (Jon Garaño eta Aitor Arregi) eta “Agur Etxebeste” (Telmo Esnal eta Asier Altuna) luzemetraietan aktore lan txikiak.
