
Horman Poster
Horman Poster kolektiboa Matxalen de Pedro eta Igor de Quadrak sortu zuten 2010an, eta antzerki pieza berritzaile eta esperimentalak ekoizten dihardu azken 10 urteetan.
Euskal antzerkigintza birpentsatu eta ekiteko gogoz, 2019an Maite Aizpurua, Jon Ander Urresti eta Xanti Agirrezabala ( Dantzertiko Arte Dramatikoko lehenengo promozioko titulatuak) batu ziren kolektibora.
Nortasun anitz eta freskoagorekin berformulatu ondoren taldea, “Antigone edo ezetzaren beharra” antzezlana izan da lehen proiektua. (2020ko Azpeitiko Antzerki topaketetako Saria) . Proiektu berri honetan iraunkorrak izatea asmo duten kolaborazioak hasi dituzte beste diziplinetako artistekin, besteak beste: Miriam Isasi (eszenografia), Arantza Flores (argiztapena), Alberto Sinpatron (jantziteria) eta Asier Renteria (soinua).
Taldekideen begi zorrotz, indar berritzaile eta gogo sortzailearekin elkar lagundu eta kutsatuz jarraitzeko asmoa dugu, taldeka nahiz bakarka. Horren adibide dira taldeko kideek bakarka garatu ditugun pieza eszenikoetan kolektiboak emandako bultzada, bidelaguntza artistikoan eta ekoizpenean.
