
KIRATS teatroA Repelente
Arte inklusiboa kaletik oholtzara
Agerre & Kolorearekin elkarteak beren esperientziak batu eta KIRATS teatro Repelente sortu dute elkarrekin ekoizteko asmoz.
Azken boladan konturatu gara antzerki arloan hutsune asko dagoela: agerikoa da adimen edo gorputz-urritasunen presentziarik eza teatroan. Izaten da batzutan horiei presentzia emateko borondatea baian sekula ez dugu elbarri bat elbarritasuna antzeztea helburu ez duen obra batean ikusiko. Horregatik garrantzitsua deritzogu urritasun horiekiko begirada aldatzeari, gaixotasun bezala ulertu ez ditzagun.
Herrigintzatik abiatu behar dugu lan hori baina baita kultura, dantza, antzerkia edota artearen arlotik ere.
