Kultur Errota - Kiribil konpainia

Kiribil konpainia

Kiribil konpainia elkarte artistikoa da, iparraldean kokatua, Senperen hain zuzen ere.

Malraux poetaren esaldi hau, Kiribilen oinarria bilakatu da:  ARTEA, gizon batetik bestera dagoen bide laburrena da. 

Arte eskaintzatik urrundua den publikoarengana doa Kiribil (ñiñiak haurzaindegietan, adineko pertsonak zahar-etxeetan, gaixoak zentro pzikiatrikoetan, gerrako errefuxiatuak, etabar) beren bizilekuetan sartzen da eta publikoa, ikusle posturatik, aktore eta sortzaile posturara pasa araztea du helburu nagusi.

Konpainiaren oinarria euskal kulturan mamitua da. Euskal Herritik Libanoraino dabil, topaketen bila.

Lau lan ardatz nagusi ditu :

  • Sorkuntza
  • Haur literatura
  • Ekintza artistikoaren ikerketa
  • Larrialdi kultural humanitarioa

KULTUR PROPOSAMENAK

Maiteder

Antz. Orokorra