
La Pulga eta lagunak
La Pulga eta lagunak konpania 2016ean sortzen da. Askoa Etxebarrieta Lasheras, flamenkoko dantzaria da konpainiako bere zuzendaria.
Talde honen helburua flamenko ikuskizunak egitea da, arte mota honen aberastasuna ikuslegoari erakusteko asmoarekin. Flamenko tradizionaleko ikuskizun ezberdinak sortzen dira: Cuadro flamenco, Dúo Compás (dantza eta perkusioa) eta abar. 2017an Ufadak tablao flamenko-ko motako ikuskizuna estreinatzen da. Pieza honen atal guztiak oso zainduta daude, eta gaur egun giran jarraitzen du. Eta azken sorkuntza Pecho, Pito, Palma da, hitzaldi dantzatua.
