Kultur Errota - Lanku Kultur Zerbitzuak

Lanku Kultur Zerbitzuak

Bertsozale Elkarteak, bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako kultur enpresa da Lanku. Bertsozale Elkarteak, 2003an sortu zuen Lanku eta bere helburu nagusienetako bat herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz, bertsolaritza indartzea da. Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen dituen enpresa da Lanku.
Kultur enpresa izaki, une oro, bertsolaritza sustatzen laguntzeaz gain, pixkanaka kultur esparruan zabaltzen joan eta bide horri jarraipena ematea da Lankuren helburua. Izan ere, 2003an sortu zenetik egindako ibilbideak emandako eskarmentuan oinarritzen du bere lana, bezeroarekiko gertutasunean, seriotasunean, kalitatean eta profesionaltasunean.

KULTUR PROPOSAMENAK

Teilatupean

Bert. Bertsoa eta eszena
 

Itzaliko bagina

 

Ez da kasualitatea

Bert. Bertso saio musikatuak
 

Klown bertso saioa

Bert. Bertso saio tematikoak
 

Bertso saio literarioa

Bert. Bertso saio literarioak
 

Bertso jasa bat-bateko jolasa

Bert. Tailerrak
 

Bertso jaialdiak

Bert. Bertso saioak
 

Libreko bertso saioa

Bert. Libreko bertso saioak
 

Lagunarteko bertso saioa

Bert. Libreko bertso saioak
 

Luze edo Motz

Antz. Bakarrizketak