
Malaspulgas antzerki taldea
Malaspulgas antzerki taldea 2004ean jaio zen, helburu zehatz batzuk errealitate bihurtzeko asmoarekin:
- Antzerki Artea bere benetako alderdi eta funtsezkoenean ezagutzea
- Antzezpenean ikusleekin zuzeneko harremana ahalbidetzea
- Familiarteko publikoarentzat testu klasikoak egokitzea, ahozko narrazioa eta antzerki teknikak uztartuz, eta laugarren horma apurtuz.
Antzezteko eredu honekin, publiko guztietara iristea lortu du taldeak eta batez ere, haurrengan obra klasikoekiko interesa piztea.
Modu honetan sortuak izan dira Cyrano, Munduari bira 80 hazbetean, eta Tormesko Lazaro txikia eta Ilargiaren atzean, konpainiaren azken ikuskizuna.
