Kultur Errota - Petti

Petti

Petti (Juan Luis Perez Mitxelena) musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu (azkena, Manipulazio estrategiak, 2020an), eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea.

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.

Urriaren 4an estreinatu zuen Manipulazio estrategiak, Guggenheim museoaren aretoan, eta geroztik zuzenekoak ematen ari da, formatu desberdinetan.

KULTUR PROPOSAMENAK

"Frankenstein agurgarria" errezitaldi mutantea

Mus. ErrezitalaLet. Errezitala
 

Petti bakarka

Mus. Orokorra
 

Manipulazio estrategiak

Mus. Orokorra