
SAS Musika Elkartea
Musikari profesionalez osaturiko elkargune bat da, non ibilbide pertsonalari merezi duen balioa eta adorea ematen zaion.
SAS Musika Elkartearen MISIOA kultura-musikala demokratizatzeko eta dibertsifikatzeko tresna izatea da eta EGITEKOA, kultura musikala gizartearen eskubidea denez, hala izatea herri txikietan ere, ez hiriburuetan bakarrik. Musika-kultura, oro har, eta musika klasikoa, bereziki, deszentralizatu eta dibertsifikatzea da ASMOA, hirietan bizi ez diren pertsonen eguneroko bizitzan egon dadin eta erronka honi aurre egitea bitartekaritza, kudeaketa eta zabalkundea oinarri izanik.
Musika-elkarte gisa, beste urrats bat egiten du kulturaren lurralde-desorekan, egiteko modu bat eratu baitu bere egiturarekin hainbat gertaera babestuz:
- Klarinete Maratoia, hezkuntza-egitasmo original bat da, 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi.
- Sapere Aude Sinfonietta, egun Zumaiako Nazioarteko Jaialdiaren orkestra egoiliarra bihurtuta,
- SAS-Akademia, eduki musikalak dituzten jarduera ezberdinak antolatuz eta kudeatuz, kultura musikala sustatzearen alde garapen sozialaren ezinbesteko ingurune bezala.
- SASen Lagunak, mezenazgoa sustatuz.
Musika-kultura, oro har, eta musika klasikoa, bereziki, deszentralizatu eta dibertsifikatzea nahi du SAS musika elkarteak hirietan bizi ez diren pertsonen eguneroko bizitzan egon dadin.
