
Wabi-sabi natura
2017an sortu zen elkartea, haurren errespetua sustatzeko asmoz.
Gure helburuetako bat haurren eta naturaren arteko lotura estutu eta indartzea da, era horretan ingurunearekiko sentimen-bizipenak sustatuz.
Haurrei zuzendutako sormen-tailerrak lantzen ditugu non haiek diren beren jolasaren protagonista nagusi. Giro eta baldintza egokiak sortzen ditugu haien sorkuntza-garapenerako eta pentsamendu dibergenterako.
Naturarekiko errespetua eta ingurumenarekiko kontzientzia bezalako balioak zeharkakoak dira gure tailer guztietan.
‘Wabi-sabi’ termino japoniarra da, eta akatsaren edertasunean oinarritutako korronte estetikoa deskribatzen du.
Inperfekzioak prozesuen aztarnak baitira, historia erakusten dute eta haurtzaroaren berezko harridurari
esker, berez ikasten dira.
